Web gunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak erabiltzea:
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Web gune hori eta bertako zerbitzu eta edukiak indarrean dagoen legeriaren aurka joan gabe erabiliko dituela.
Halaber, debekatuta dago Web gune hau CONTENUR edo beste hirugarrengo baten aurkako helburu bidegabe edo kaltegarriekin erabiltzea, edo Web guneari kalte egin edo ohiko funtzionamendua eragotz diezaiokeen beste edozein modutara.
Edukiei dagokienez (informazioak, testuak, grafikoak, soinu eta/edo irudien artxiboak, argazkiak, diseinuak, eta abar), debekatuta dago:
Horiek berregin, banatu edo aldatzea, legezko titularrek baimena eman edo legez hala baimenduta egon ezean.
CONTENURen edo bere legezko titularren eskubideen edozein urraketa.
Edozein eratako merkataritza edo publizitate xedeetarako erabiltzea, berariaz baimendutakoak salbuetsiz.
Web gunearen edukiak erabiltzaileen esku jarri diren edo sarean normalean erabili ohi diren bideetatik kanpo erdiesten saiatzea, betiere CONTENURen Web guneari inolako kalterik egiten ez badiete.
Hiperestekak:
Web orri baten eta CONTENURen edozein web orriren artean “hiperesteka” bat finkatzen denean, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
Ez da onartzen CONTENUR-en Web guneko zerbitzu eta edukien erreprodukzio erabatekoa edo zatizkoa.
Ez da deep-linkarik egingo Web gunearen eta bertako zerbitzuen web orriekin, eta ez da browser edo border enviroment delakorik sortuko horietan.
Hiperesteka ezartzen den web orri horretan ez da izango CONTENURi dagokion markarik, izen komertzialik, establezimenduaren errotulurik, izendapenik, logotiporik, esloganik edo bestelako bereizgarririk.
CONTENURek ez du inolako erantzukizunik izango “hiperesteka” egiten duen web orrialdean jendearen esku jarritako eduki edo zerbitzuetan, ezta bertan azaltzen diren informazio eta adierazpenetan.
Bermeak eta erantzukizuna salbuetsita:
CONTENUR-ek ez du inolako bermerik ematen eta ez du erantzukizunik hartzen, inola ere, honako arrazoiren batek eragin dezakeen edozein eratako kalte eta galerengatik:
Web gunea eta/edo bertako zerbitzu eta edukiak erabili, mantendu eta funtzionatzeko aukerarik gabe egotea.
Web orriak eta/edo bertako zerbitzu edo edukiek erabiltzaileen premia, jarduera edo emaitza zehatzetarako edo dituzten itxaropenetarako erabilpenik, egokitasunik edo baliotasunik ez izatea.
Edukietan birusik, programa kaltegarririk edo maleziatsurik izatea.
Erabiltzaileek bertako edukiak jaso, erdietsi, biltegiratu, zabaldu edo besteenganatzea.
Erabiltzaileek Baldintza Orokor hauen, fede onaren, onartutako erabileren edo ordena publikoaren aurka, legez kontra, arduragabe eta iruzurrez erabiltzea Web gunea eta bertako zerbitzu edo edukiak.
Hirugarrengoek eskaini eta Web gunean erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuek zilegitasun, kalitate, fidagarritasun, baliotasun eta erabilgarritasunik ez izatea.
Hirugarrengoek beren obligazioak edo konpromisoak ez betetzea Web gunearen bitartez erabiltzaileei eskainitako zerbitzuei dagokienez.
Iraupena:
Web gunearen eta bertako zerbitzuen iraupena mugagabea izango da.CONTENURek beretzat gordetzen du Web gunean edozein eratako aldaketa egiteko eskubidea, inolako abisurik eman gabe.Aurreko hori hala izanik ere, CONTENURek beretzat gordetzen du Web guneko zerbitzua edo bertako edozein zerbitzu eteteko, geroratzeko edo amaitzeko eskubidea, hitzez hitz hirugarren baldintzan jasota ageri den moduan.
Jabetza Intelektuala:
Jabetza intelektualaren eskubideak gordetzeko helburuarekin, edozein erabiltzaileren edo hirugarrengoren iritziz bere legezko eskubideak urratu egin baldin badira Web gunean eduki jakin bat barneratu delako, xehetasun hori CONTENURi jakinarazi beharko zaio, ondorengo alderdi hauek adieraziz:
Ustez urratu diren eskubideen titular interesatuaren datu pertsonalak.Erreklamazio hori interesatua ez den hirugarrengo batek aurkezten badu, adierazi egin beharko du noren ordezkaritzan diharduen.
Jabetza intelektualaren eskubideek babestutako edukien azalpena eta Web gunean duten kokapena.
Jabetza intelektualaren eskubide horien ziurtagiria.
Interesatuak jakinarazpen horretan aipatutako informazioen egiazkotasuna bere gain hartzen duela dioen berariazko aitorpena.
Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen legezkotasuna, baldin eta hirugarrengoek eskainitako edukiei buruzkoak badira, horien erantzukizuna izango da, eta ez beste inorena.
Aplikatu beharreko legeria eta Jurisdikzioa:
Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriak arautuko ditu.
CONTENUR eta erabiltzailea, egokitu lekiekeen beste edozein foruri berariaz uko egiten diotelarik, erabiltzailearen bizilekuko Epaitegi eta Auzitegietako Jurisdikzioaren mende jartzen dira Web gunearen zerbitzua edo bertako zerbitzu eta edukiena eskaintzeagatik sor litezkeen gai edo ekintza guztietarako, hemen ezarritakoa interpretatzearekin, aplikatzearekin, betetzearekin edo ez betetzearekin loturik.
Erabiltzaileak bere bizilekua Espainiatik kanpo baldin badu, CONTENUR eta Erabiltzailea, egokitu lekiekeen beste edozein foruri berariaz uko egiten diotelarik, Madrilgo Epaitegi eta Auzitegien Jurisdikzioaren mende jartzen dira.