HIZKUNTZA
texto menortexto normaltexto mayor
Contenur
Hasiera >> Contenur

CONTENUR

Contenur 1985. urtean sortutako sozietate bat da, eta hasieratik bertatik edukiontziak, paperontziak, hiri-altzariak eta haur-parkeak ikertzen, garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen jardun du; baita ingurumena hobetzeko beste zerbitzu batzuetan ere.

ContenurGure enpresaren potentziala, hain zuzen ere, gaitasun handiko gizataldeetan, azken belaunaldiko produkzio-baliabideetan eta inbertsioen politika jakin batean oinarritua dago, gure enpresa eta bere etorkizuneko estrategiak zabal daitezela bermatuz.

Contenur-en merkataritza-sare zabala dugu, gure bezeroengandik eta beren premiengandik hurbil mantentzen gaituena, kasu bakoitzaren arabera aholkuak emanez eta irtenbide bereziak eskainiz.

Kalitatearekin dugun konpromisoa dela eta, geure egin ditugu Enpresa Bikaintasunaren Eredu Europarrak (E.F.Q.M.) finkatutako irizpideak, bai gure enpresa kudeatzeko eta bai UNE EN ISO 9001 ziurtagiriaren bidez gure produktuak estandar finkatu horietara une oro egokitzen direla segurtatzeko.

Gure erakundean etengabeko hobekuntzarako planak ditugu, produktuaren eta fabrikazio-baliabideen definiziotik hasi eta mantentze-programetaraino doazenak.

Fabrica ContenurSektore honetan urtetako esperientzia eta lidergoa izateak gure produktu eta zerbitzuen kalitatea bermatzen du, kalitatearen arau zorrotzenek jarduera-eremu bakoitzean finkatutako baldintzak guztiak betetzen baitituzte (EN-840, EN 1176-7, ISO 14001, DIN, BS, eta abar).Horri esker, gure bezeroei aholku egokiak ematen dizkiegu eta beren premietara ongien egokitzen diren irtenbideak proposatzen dizkiegu.

Contenur nazioarteko hedadura duten foroetan eta barne-izaera dutenetan aurkitzen da, eta gure datu-banku zabala eta horren azterketa eta analisia gehitzen badugu, edukiontzien eta zerbitzuen merkatuan irtenbide berritzaileak eskaintzeko moduan gaude, betiere bizi-kalitate handiagoa errazteko helburuarekin.

Albisteak Contenur

26/07/2007

Alzirak (Valentzia) 2.400 eta 3.200 litroko alboko karga berrituko du

Valentziako Alzira udalerrian alboko karga ezartzen ari dira Contenur-ek jarriko dituen 2400 eta 3200 litroko edukiontziekin, eta gainera atzeko kargarako edukiontzi berriak ere jarriko ditu orain dituenak pixkanaka berritu ahal izateko ...

Mas información

24/07/2007

Valladolideko Udala alboko kargako bilketarako ibilbideak hobetzen ari da

Valladolideko Udalak hirian dituen alboko kargako ibilbideetan Contenur markako edukiontzien parke berria ezarri du, horiek 2400 litroko edukiera duten modelokoak dira eta hondakinen bilketa konbentzionalerako erabiltzen dira ...

Mas información

23/07/2007

Redondelan (Pontevedra) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontziak estreinatuko dira gaikako bilketarako

Redondelako herritarrentzat (Galizia) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontzi berriak jarri dira hondakinen gaikako bilketarako, edukiontzi horiek Contenur-ek hornitu dizkio hirian garbiketa eta bilketa zerbitzuak egiten dituen Urbaser enpresari ...

Mas información

descargar boletin

© 2008 Contenur eskubide guztiak erreserbatuta