HIZKUNTZA
texto menortexto normaltexto mayor

ZERBITZUAK

ZerbitzuakContenur-en, fabrikatzen eta merkaturatzen ditugun produktuak eskaintzeaz gain, mantentze eta kontserbazio zerbitzu eraginkor bat eskaintzen diegu gure bezeroei, herritarrari garbitasunaren eta higienearen irudi on bat helarazten diona, bere esku jarritako hiri-elementu desberdinak egoki erabili behar horretan bera ere inplikatzearren.

Sektore honetan ibilbide luzea dugu egina, 20 urteko esperientziak gure lana bermatzen du, eta horri esker, espezializazio-maila handia lortu dugu hiriko ingurumenarekin erlazionaturik dauden era guztietako zerbitzuak eskaintzeko orduan.Aldi berean, azkeneko teknologiak erabiltzen dituzten makinak eta ibilgailuak ditugu, zeregin bakoitzerako bereziki egokituak, eta halaber, tresneria berezia eta ordezkoak erdiesteko aukera, sor litekeen edozein gorabeheraren aurrean denbora errekor batean aurre egin ahal izateko.

Zerbitzuak  Zerbitzuak

Besteak beste, etengabean eskaintzen ditugu ondorengo zerbitzu hauek (bai Contenur-ek berak fabrikatutako produktuekin eta bai beste fabrikatzaile batzuek egiten dituztenekin):

  • INSTALAZIOA ETA MUNTAKETA
  • GARBIKETA MEKANIKOA PABILIOIAN BERTAN ETA ERABATEKOA, edukiontzietan (HHS eta hondakinen gaikako bilketa) eta paperontzietan
  • MANTENTZE-LAN MEKANIKOAK ETA KONTSERBAZIOA:
    • Edukiontziak
    • Paperontziak
    • Haur-jolasak (araudiaren arabera)
    • Zakurren iraizkinak jasotzeko makinak (SANECAN)
    • Komun publikoetako gelatxoak
    • Eserlekuak
    • Ekintza bandalikoen aurkako kirol-gimnasiarako elementua

Beste alde batetik, eskaintzen ditugun zerbitzuen osagarri gisa, gure bezeroei software sistema aurreratuak eskaintzen dizkiegu, egindako lanak informatikoki gordetzeko, eta aldi berean, zerbitzu horiek eskaintzearekin loturik dagoen edozein gorabeherari buruzko kontsultarako tresna gisa ere balio du.

  • INBENTARIOAREN JARRAIPENA ETA KONTROL INFORMATIKOA
    • Kartografia Digitalizatua
    • Datu-baseak, gorabeherak kudeatzeko eta estatistikak egiteko.
    • Geoerreferentziatutako elementuen kokapena
    • Autocad eta 3D irudikapen birtuala (haur-jolasak)
    • Jarduerei buruzko txostenak (garbiketa-eragiketak, mantentze-lanak, eta abar)
    • Zerbitzuko produktu eta elementuen historiala
    • Datuak e-mail bidez bidaltzea eta ispilu sistema bidez eguneratzea artografía Digitalizada

ZerbitzuakHalaber, Azterlan eta Proiektuen Departamentu bat dugu, azken belaunaldiko informatika-sistemak dituena, egiten den edozein galderari buruz aholkuak eta orientabideak emateaz arduratzen diren profesionalen talde esperimentatuarekin, hiri bakoitzarentzat egokitutako eskaintzak prestatzen dituena eta irtenbiderik onena erabakitzeko landako azterlan teknikoak egiten dituena.

Gure zerbitzuek 9001:2000 eta 14001:96 ISO ziurtagiria dute, eta horrela, hiri-altzarien mantentze eta kontserbazio lanetan, baita ingurumenaren kudeaketaren alorrean ere, kalitatea segurtatzeko sistema bat bermatzen dute

Albisteak Contenur

26/07/2007

Alzirak (Valentzia) 2.400 eta 3.200 litroko alboko karga berrituko du

Valentziako Alzira udalerrian alboko karga ezartzen ari dira Contenur-ek jarriko dituen 2400 eta 3200 litroko edukiontziekin, eta gainera atzeko kargarako edukiontzi berriak ere jarriko ditu orain dituenak pixkanaka berritu ahal izateko ...

Mas información

24/07/2007

Valladolideko Udala alboko kargako bilketarako ibilbideak hobetzen ari da

Valladolideko Udalak hirian dituen alboko kargako ibilbideetan Contenur markako edukiontzien parke berria ezarri du, horiek 2400 litroko edukiera duten modelokoak dira eta hondakinen bilketa konbentzionalerako erabiltzen dira ...

Mas información

23/07/2007

Redondelan (Pontevedra) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontziak estreinatuko dira gaikako bilketarako

Redondelako herritarrentzat (Galizia) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontzi berriak jarri dira hondakinen gaikako bilketarako, edukiontzi horiek Contenur-ek hornitu dizkio hirian garbiketa eta bilketa zerbitzuak egiten dituen Urbaser enpresari ...

Mas información

descargar boletin

© 2008 Contenur eskubide guztiak erreserbatuta