HIZKUNTZA
texto menortexto normaltexto mayor

ZERBITZUAK

Sanecan

Sanecan makinak instalatzeko eta mantentzeko zerbitzuaren barruan bide publikoan ezarri beharreko makinak egoki kokatzeko eta mantentzeko, eta gero, erabilera-baldintza onenetan kontserbatzeko beharrezkoak diren eragiketa guztiak sartzen dira.

Landako azterlan zorrotzen bitartez, zure hiriak dituen premiak erabat estaltzeko ideia baten ildo nagusiak diseinatzen ditugu, eta bertan, besteak beste, ondorengo puntuak zehazki azalduta ageri dira:

  • Gutxi gorabeherako makina kopurua
  • Iradokitako kokapen egokiak
  • Ingurunearen arabera proposatutako sanecan mota
  • Proposatutako bitarteko mekaniko bereziak
  • Beharrezko giza baliabideak
  • Zerbitzuaren balioespen ekonomikoa

ZerbitzuakGainera, ezarri beharreko elementuak zehaztasunez definitzen ditugu, datu guztiak prozesatzen ditugu eta jarduera-plan bat prestatzen dugu produktu, ibilbide, maiztasun eta abarrekin, eta horretarako, esperientzia eta espezializazio zabala duen pertsonala, zerbitzuaren arabera egokitutako makineria eta egindako lanen kudeaketa eta jarraipena egiteko sistema informatiko sofistikatua dugu.

Aldez aurreko azterketak ezarritako premien arabera egiten da ezarpen-programa, bezeroak adierazitako lehentasunak kontuan izanik.

Ezarpena amaitu ondoren, instalatutako elementu bakoitzari buruzko kontrol eta jarraipen iraunkor bat egiten da horren eraginkortasuna eta funtzionamendu egokia egiaztatzeko, eta kasu bakoitzean, egoki diren jarduerak zehazten dira:matxurak konpontzea, hondatutako piezak aldatzea, pintadak garbitzea, poltsak birjartzea, eta abar.

Instalatutako Sanecan makina bakoitzean sortutako gorabehera guztiak erregistratzen dira gure datu-baseetan, eta horrela, datu-banku zabala dugu, zerbitzua egokitzeko eta hobetzeko azterlanak egiteko aukera ematen diguna, eskakizun berrietara moldatzeko helburuz.

Albisteak Contenur

26/07/2007

Alzirak (Valentzia) 2.400 eta 3.200 litroko alboko karga berrituko du

Valentziako Alzira udalerrian alboko karga ezartzen ari dira Contenur-ek jarriko dituen 2400 eta 3200 litroko edukiontziekin, eta gainera atzeko kargarako edukiontzi berriak ere jarriko ditu orain dituenak pixkanaka berritu ahal izateko ...

Mas información

24/07/2007

Valladolideko Udala alboko kargako bilketarako ibilbideak hobetzen ari da

Valladolideko Udalak hirian dituen alboko kargako ibilbideetan Contenur markako edukiontzien parke berria ezarri du, horiek 2400 litroko edukiera duten modelokoak dira eta hondakinen bilketa konbentzionalerako erabiltzen dira ...

Mas información

23/07/2007

Redondelan (Pontevedra) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontziak estreinatuko dira gaikako bilketarako

Redondelako herritarrentzat (Galizia) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontzi berriak jarri dira hondakinen gaikako bilketarako, edukiontzi horiek Contenur-ek hornitu dizkio hirian garbiketa eta bilketa zerbitzuak egiten dituen Urbaser enpresari ...

Mas información

descargar boletin

© 2008 Contenur eskubide guztiak erreserbatuta