Haur-jolasen eta hiri-altzarien proiektuak, instalazio-sistemak, mantentze-lanak eta kontserbazioa egiteko, Contenur-ek gaitasun handia duten profesionalen talde bat du, bitarteko material onenekin batera.
Gure Azterlan eta Proiektuen Departamentuan teknikari-talde bat dago, eta landa-lanean erdietsitako datuak zehatz-mehatz aztertzea da bere ardura, gure bezeroek eskatutako premietara ongien egokitzen diren irtenbideak garatu eta eskaintzeko.
Azterlanak egiteko, azken belaunaldiko sistemak ditugu, informazioa diseinu-programa sofistikatuetan prozesatzeko aukera ematen digutenak, eta gaitasuna dugu, beraz, gure bezeroei produktuen aukeraketarik onena eskaintzeko eta mantentze-zerbitzu eraginkorrenak kontratatzeko.


Esperientzia handia duten profesionalen talde batek, beharrezkoak diren elementu guztiekin hornituta eta egokitutako ibilgailu kopuru garrantzitsu batekin batera, haur-eremu horien instalazioa eta mantentze-lanak egiten ditu, betiere Europako araudiak finkatutako segurtasun-baldintzen arabera jardunez.
Contenur-ek EN 1176-1177:1998 Europako segurtasun-arauetan jasotako baldintzak betetzen dituzten ikuskapen zorrotzak egiten ditu.Gure bezero eta erabiltzaileei zerbitzu eraginkorra eskaintzen diegu, instalazioak egoera onean kontserbatu daitezela ziurtatzeko helburuarekin.Gure konpromisoa arriskurik gabeko dibertimendu bat haurren esku jartzea da, eta horretarako, gure pertsonalak egiaztatzen du egiturak, zimenduak, jolasaren elementuak, finkapenak, torlojuak, zoruak eta abar ongi daudela, EN 1176-77 arauan ezarritakoa betetzen ez duen edozein jolas-eremu balizatuz eta mugatuz, hori konpondu bitartean.
Kalitaterik goreneko zerbitzu bat eskaintzearren, hiri bakoitzaren premia berezietara egokitutako ikuskapen-programak ezartzen ditugu, edozein gorabehera ahalik eta denborarik laburrenean konpontzeko hobekuntzak proposatuz.
Contenur-ek zerbitzuak eskaintzeko zenbait zentro ditu, eta horietan, osagaien, ordezkoen eta osagarrien stock iraunkorrak ditugu, mantentze-lan zuzentzaile arin bat egiteko aukera ematen digutenak, hondatutako edozein jolas-elementu denbora-tarte laburrean ordezkatuz.
![]()
26/07/2007
Valentziako Alzira udalerrian alboko karga ezartzen ari dira Contenur-ek jarriko dituen 2400 eta 3200 litroko edukiontziekin, eta gainera atzeko kargarako edukiontzi berriak ere jarriko ditu orain dituenak pixkanaka berritu ahal izateko ...
24/07/2007
Valladolideko Udalak hirian dituen alboko kargako ibilbideetan Contenur markako edukiontzien parke berria ezarri du, horiek 2400 litroko edukiera duten modelokoak dira eta hondakinen bilketa konbentzionalerako erabiltzen dira ...
23/07/2007
Redondelako herritarrentzat (Galizia) alboko kargako, atzeko kargako eta iglĂș edukiontzi berriak jarri dira hondakinen gaikako bilketarako, edukiontzi horiek Contenur-ek hornitu dizkio hirian garbiketa eta bilketa zerbitzuak egiten dituen Urbaser enpresari ...
© 2008 Contenur eskubide guztiak erreserbatuta